Erreserbatu play-button play-arrowcube
Eskaintza bereziak
% 10eko deskontua zuzenean erreserbatuz. Kodigoa: MAGALEAN
Les Collectionneurs Rusticae

VILLA MAGALEAN, BOUTIQUE-HOTELA

Dotoretasun, arreta eta sosegua

 

Luxuzko boutique hotel eta spa bat, Hondarribiko alde zaharreko atarian dagoen etxe eder batean sortua.

Harrera adeitsu eta arreta aparta eskainiko dizun lantaldea ingurune dotore batean eroso eta gustora sentí zaitezen.

Familia-etxe haundi baten berotasuna eta gama altuko hotelen ezaugarriak batzen ditu VILLA MAGALEAN hotel & Spak. Hala nola, gela-zerbitzua 24 orduetan, atezaintza pertsonalizatua, ardandegia, spa eta ongizate-zentroa, terraza eta balkoiak.

VILLA MAGALEAN Hotel & Spa 50. hamarkadako etxe baten berritze eta handitze lanen ostean sortu da. Zeregin horren arduradun nagusia Iñaki Biurrun arkitektoa izan da eta jatorrizko etxeak zituen dekorazio eta eraikuntza-estandarrak errespetatu ditu. Horretarako, habe tallatu, burdin forjatuzko balkoi, harlandua lehioetan, Andaluziako azulejuak, frisoak, moldurak, zoru eta parket zaharrak, etab. bezalako hainbat elementuz baliatu da.

Logelen dekorazio fin eta garaikideak, Euskal Herriko zein Espainiako artisauen egiten jakitea erakusteaz gain, 30-50.hamarkadetako estetika dotorea ekartzen digu gogora, horren lekuko, hemen eta han sakabanatuta dauden altzairu, liburu, margolan eta beste hainbat elementu.

ZERBITZUAK

Bizipen ahaztezinak sortzeko

  • Harrera eleanitza eta 24 orduko logela-zerbitzua
  • Atezaintza pertsonalizatua neurrira egindako proposamenez gozatzeko
  • Parking pribatu eta zaindua hotelean bertan
  • Transfer-zerbitzu pribatua hoteletik/aeroportuetara, hoteletik/tren-geltokietara
  • Internet WIFI eta kable bidez. Tableta gela bakoitzean.
  • Nazioarteko prentsa
  • Liburutegia liburu, joko eta DvD-ekin
  • Bizikletak (arruntak)
  • Ikuztegi-zerbitzua
  • Irakurketa-gela tximiniarekin
  • Ardotegia eta jatetxea egun osoaren zehar
  • Spa eta ongizate-zentroa, Cinq Monde-en produktu eta zerbitzuekin

GOSARIA

Natural eta gozoa

  • Kafe, teak eta txokolate aukera
  • Sasoiko zukuak
  • Euskal Herriko pastel eta opil sorta
  • Ogi-aukera zabala
  • Hestebete eta gazta finak
  • Echiré-ko gurina eta bertako artisau-marmeladak
  • Oliba-olio birjina estra eta Añanako gatza
  • Jogurt eta zerealak
  • Arrautzak (era desberdinetan egosiak)


 

ALBERTINE GELA

Denbora berreskuratzen


 “Nork ez ditu gogoratzen, nik gogoratzen ditudan bezala, opor garaietan egindako irakurketak.”

Marcel Proust*

Albertine gela gure kulturgunea da. Bertan, hitzak irudiekin nahasten direnean, lasaitasun mutuaren zurrunbiloan sartuko zara mundua idazle bidaialari eta bidaiatuen begien bitartez ezagutzeko.

*Sur La Littérature  idazlanetik egindako moldaketa, Actes Sud Littérature, 1988