Kontaktatu
merci de remplir le captcha
votre email a bien été envoyé.
+ 34 943 56 91 30
Erreserbatu
Eskaintza bereziak

MAHASTI GASTRONOMIC WINE BAR

Gastronomiaren inguruan solas jolas

 

Goizetik gauera, Mahasti Gastronomic Wine Bar jatetxe bat baino gehiago da, elkarrekin aurkitzeko, presarik gabe gosaltzeko, “tea time” gozo bat disfrutatzeko edota egun osoaren zehar plater eta ardo erakargarri zein ahaztezin anitz dastatzeko leku aparta da.

Mahasti Gastronomic Wine Bar-ek sasoiko karta eskaintzen dizu, hemengo Itsaso eta lurretik datozen produktuez hornitua, Euskal Herriko sukaldeko tradizio sakonenetarainoko bidaia bat.

Eta ba al dago plater on bat ardo bikain batekin hartzea baino hoberik? Gure ardandegian bertako nahiz nazioarteko ardorik hoberenen aukera zabala aurkituko duzu (botila zein kopaka zerbitzatuak), jaki eta ardo-elkartzeak egiteko parada ezinhobea.

GURE KARTA

Goizetik gauera gozatzeko

Ondo lo egin eta gero, logelan bertan edo salan gosaldu dezakezu. Kalitate goreneko kafe, te eta txokolateak izango dituzu hautagai, sasoiko fruitu freskoak, zuku naturalak, ogi eta opil aukera zabala, eskualdeko marmeladak, plater gazi eta gozoak, … Honela zure gustuko gosaria konposatu ahal izango duzu (diet, detox, energetiko, klasikoa,….), justuki eguna ongi hasteko behar duzuna.

Arratsaldean, te-denbora edo “tea time”ean hain zuzen, edari bero eta opil gozoak zaporeztatu ahal izango dituzu.

Gainera, otorduetatik kanpo eta uneoro, bertako produktu-mokaduak jateko aukera izango duzu, nola hala, gazta, hestebete eta herriko kontserba-produktuz hornituriko platerak eska ahal izango dituzu.  Txangoa egiteko asmoa baduzu , piknik-saskia ere presta diezazukegu, eskatu saski tradizionala edo saski gourmet-a.

ARDANDEGIA

Aurkikuntza harrigarri eta ahaztezinak

VILLA MAGALEAN Hotel&Spako ardandegia guztien gustukoa izateko pentsatua dago, Euskal Herriko, Espainiako, Bordeleko zein nazioarteko ardorik hoberenak aurkituko dituzu bertan.

Antolatzen ditugun dastatze saioei esker, gure ardandegia jaki/ardo elkartze berriak ezagutu nahi duen ororentzat leku ezinhobea da, emozio partekatuak eta elkarkidetza-momentu paregabeak bizitzeko tokia.

Zalantzarik gabe, behin eta berriz bisitatzeko lekua.
 

 

RESERVATION REQUEST

 

For a reservation, please contact: + 34 943 56 91 30 or send as a reservation request, our team will confirm you as soon as possible.

 

 

Erreserba egin