Kontaktatu
merci de remplir le captcha
votre email a bien été envoyé.
+ 34 943 56 91 30
Erreserbatu

VILLA MAGALEAN HOTEL & SPA

Izena eta izana

 

Hondarribi edo Onyarbi ingurukoentzat…. Fuenterrabia espainolentzat edota Fontarrabie frantsesentzat. Izena izen, izanak du garrantzia handiena, hark kilikatuko bait dizkizu zentzumen guztiak.

Hondarribia koloretsua da, Portu auzkoko etxeen balkoiak bezala itsasontzien antzera, berde edo urdinez margotuak. Begiak ondo ireki eta ito zaitez Bidasoako margolariek aintzinatik hain ondo irudikatu dituzten gris, ubel, urdin eta berde koloreen mila ñabarduretan.

Hondarribiak kresal gazi-gozo eta ekaitzaren usaina du, magnolia-loreen lurrin eztitsuak sortzen duen zoramenarena; ehundaka jatetxeetako sukaldeetatik deitzen gaituzten jaki gormantenak.

Orain, begiak itxi eta sentitu denboraren jabe zarela hondartzako hare fina hatz tarteetatik isurtzean edota espigoiko zein harresietako harriak laztantzean.

Ukitu eta begiak itxita dituzun bitartean, entzun. Entzun ilunabarrean urrutiko sirena bat  arrantzontziak badoazela adierazten duena; Badiako laketontzien tintin-hotsa; olatuen marrua; eta txibilito soinua, hemen eta han uda osoan, irailak 8ko jai nagusian gertatuko den burrunba alaiaren aurrekari.

Zatoz, ba, Hondarribira gozatzera!