Kontaktatu
merci de remplir le captcha
votre email a bien été envoyé.
+ 34 943 56 91 30
Erreserbatu
bar restaurant shopping

Kokapen paregabea

 

VILLA MAGALEAN Hotel & Spa ren kokapen pribilejiatuari esker Ipar zein Hego Euskal Herria ezagutu nahi duen ororentzat abiapuntu paregabea gara.

Donostiatik 20 minututara

Bilbotik ordubetera

Bordele eta Errioxatik 2 ordutara

Donejakue bideko etapa

Guztira ia 40 izar Michelin batzen dituzten jatetxeetatik gertu

Pirinioetatik hurbil

Belharra, Zarautz, Mundaka eta Landesetako olatuen hurrenean.

INGURUAK

Harrigarri, sekretu eta anitzak

 

Portu auzoa, bere balkoi koloretsuekin, Euskal Herriko pintxo-sorta erakargarrienetarikoa dastatzeko edota lasaiki, terraza batean zerbait hartzeko.
Alde zaharra, kale estuetan barneratzeko edota besteak beste, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria  eliza bisitatzeko (bertan ezkondu zen prokurazioz Maria Teresa Infanta Luis XIX.arekin)
Alde zaharra inguratzen duen harresien barrena ibili lehengo istorio eta epopeia zaharrak gogora ekarzeko. Guadalupeko Santutegiraino igo lehengo gurutze bidetik eta han, gotorlekua bisitatu eta kantinan zintzurra busti.
Bizikletan ibili, korrika egin, surfean aritu edo ur-bazterrean pasiatu.
Golfean jolastu, zaldi gainean ibili edo mendira joan zaitezke.
Pasaiako untziolak ezagutu, Iparraldera salto egin eta Larrun tontorreraino igo funikularrean; Baztango bailara berdea bisitatu.
Donostia edo Bilbon egunpasa egin bertako kultur-eskaintza eta komertzioez gozatzeko.
Inguruko Michelin izardun jatetxe baten batean afaldu.

NOLA HELDU ?

Erraz eta azkar

Errepidez

Donostia /Bilbotik: AP8 autobidea Iruneraino eta gero Hondarribira.
Bordeletik: A63/E5/E70 Autobideak Iruneraino eta gero Hondarribira.

Trenez

Irungo tren geltokia
Hendaiako tren-geltokia

Autobusa

Donostia /Bilbotik: AP8 autobidea Iruneraino eta gero Hondarribira.
Bordeletik: A63/E5/E70 Autobideak Iruneraino eta gero Hondarribira.

Hegazkinez

Donostiako aireportua Hondarribian (km 1)
Miarritzeko aireportua (20 km)