Kontaktatu
merci de remplir le captcha
votre email a bien été envoyé.
+ 34 943 56 91 30
Erreserbatu

SPA HENRIETTE

Uraren arima

 

Spa Henriette ahaztezinezko ibilbide sentsorial bat da, uraren arima berriz aurkitzeko esperientzia gozoa.

Bere diseinu moderno eta punta puntako instalazioei esker zeure buruarekin gustora sentituko zara, lasai. Indarberrituta aterako zara bertatik.

Ibilbideak hammam bat, exfoliazio-mahaia, hidromasajeko dutxa (aromaterapia eta luminoterapiarekin) eta sauna ditu. Guztiak, bata bestearekin lotzen dira ibilbide ahaztezin bat sortzeko.

Bukaeran infusio bat eskainiko zaizu tratamentuetara pasa aurretik.

 

AINTZINEKO TRATAMENDUAK

Munduari bira hamaika erritotan

Nork bere burua zaindu, mimatu, esku aditu batzuek geure tentsioak ezabatu, indarrak hartu, isiltasunaz gozatu, aintzineko olio eta ukendu gozoen lurrinak usaindu…. Etenalditxo bat nahi ?

Spa Henriette-ek Cinq Mondes (munduko spa hoberenetan aurkitzen dena) hartu du bidelagun funts berbera partekatzen dugulako : Antzineko erritualez baliatuz, natura eta bere baliabideak errespetatzen dituzten goi mailako produktuak erabiltzea esperientzia paregabeak sortzeko.

Aurpegi zein gorputz-tratamendu, buru, gorputz nahiz oineko masaje, edota aintzinetik erabilitako erritual gozo- gozagarriak aurki ditzakezu Spa Henriette-n. Eta etxera bueltatzerakoan esperientzia berbera behin eta berriz bizi nahi izanez gero, produktu guztiak zure eskura jartzen ditugu.

RESERVATION REQUEST

Our team at your disposal

HItzordua eskatzea beharrezkoa da bai Span sartzeko eta bai edozein tratamendu edo masaje kontratatzeko.

Deitu : (+ 34) 943 56 91 33

* subject to confirmation from reception desk

 

Erreserba egin